Garoa Liburudenda (Zarautz, 1973) Liburuen bizitza xelebrea errepasatuz. Letren joan etorria aro digitalean. 35 urte baino gehiago liburu artean.
Googlek aurtengo gabonetan irekiko du bere megaliburudenda berria. Orain arte gozatu ahal izan dugun Google Books proiektua eraldatu eta munduko liburu “argitaratzaile” eta “saltzaile” haundienda bihurtuko da. Erabaki honekin, Amazonek bizi izan duen arrakasta bereganatu nahi du bilatzaile erraldoiak. Zer egin behar dugu, edo hobeto esanda, zer egin ahal dezakegu liburudendek honen aurrean? Zer datorkigu gainera? Galdera hauen erantzuna garbia da: ezerrez. Google ez da behin ere liburudenden konpetentzia izango, bi mundu ezberdin dira. Hala ere, agerleku berriaren aurrean gure bidea definitu beharrean gaude, hurrengo artikuluan saiatuko garen bezala. Gehiago...
Madrilgo Liburu Azokan oraindik liburu elektronikoek ez dute lekurik. Lekuz kanpo daude. Baina, zein helburu egon liteke guzti honen atzean? Ez dago helbururik, aurre-ezarririko legedi bat da, besterik ez. Garai batean bideojokoak, bideoak eta DVDak liburu azoketaz ez jabetzeko ezarri zen legedi hau eta indarrean jarraitzen du liburu elektronikoak lekuz kanpo utziaz. Baina gure gose digitala asetu nahian bi menu berezi topatu ditugu! Gehiago...
Argitaletxe bat baino gehiago kaka dariola dago. Asteazkenean espainiar argitaletxe bateko zuzendari komertzialak adierazi zigun bezala: "Bizpairu argitaletxe soilik daude momentu honetan erronkari aurre egiteko moduan, egoera oso larria da!". Zuzendariak kirioak dantzan zituen eta urduritasun honen erantzulea, Zapateroren albistea. Gehiago...
RT @jmbarandiaran: ¿Los derechos del futuro en manos de los de siempre? http://bit.ly/f5KJ5
1 day
Laster izango dituzu sarean, dohain, gure liburu elektroniko gogokoenak. Egon zaitez adi.