Liburu dendatik harago, kultur esperimentazio gunea

Guk geuk ere ez dakizkigun gauzak gertatuko dira espazio honetan, eta horixe da, hain justu ere, politena. Kultura, letrak, artea, teknologia berriak eta eztabaida.

Garoa Kultur Lab
Zabaleta kalea 34
ES 20002 Donostia
Tel.: +34 943 26 56 69
Email: donostia@egaroa.com

Ordutegiak
Astelehenetik Ostiralera
/
Larunbatetan
/

Ines Maialen. Raymond Chandlerren femme fatalaren antzera ilehoria naiz, inola ere ez liburu saltzailea. Eleberrietako pertsonaiek zinezko inbidia ematen didate. Irriparre bat oparituko dizut, liburu bat erosi ala ez.

Aritz. Beheko apaletara baino goikoetara errexago iristen den eskalatzailea. Bizitzeko, gailurretako haize prexkoa adiña behar dut liburu on baten arnasa. Literaturaz, musikaz hala bizitzaz, gustora jardungo dugu, yalokreo!




Eta sotoan zer?

Ardo onen antzera, sotoan gordetzen ditugu harribitxiak: Arte erakusketa aldakorrak. Jaitsi lasai sotora bilera klandestinoetan eta irakurle klubean parte hartu nahi baduzu.