1973. urtean sortutako liburu-denda jaioberria

Garoa Liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

Garoa Liburu-denda
Trinitate kalea 7
ES 20800 Zarautz
Tel.: +34 943 83 25 07
Email: zarautz@egaroa.com

Ordutegiak
Astelehenetik Ostiralera
/
Larunbatetan
/

Imanol. Letrak trafikatuz, irakurle, bezero eta pertsonaia ilun ugari eta bitxiekin tratuan egiten dut bizitza. Liburu-dendaria eta ameslaria. Aspaldian nengoke ilargian anaiak egunero hanketatik lurrera tira egingo ez balit.

Oier. Garoako itsumutila. Sotoan nahiz apalategi artean. Kultura, sorkuntza eta komunikazioa, baina batez ere neurririk gabe. 16 urterekin ikasi nuen oinetakoetako lokarriak lotzen, orain korapiloak askatzen ikasi nahian nabil.




Web Consulting sotoan

Eskaileretan behera jeitsita, Eneko, Oier eta Lander topatuko dituzue. Interneteko proiektu bikainenak garaje estatubatuarretan moldatu badira, Garoako behe-solairuan zure webgunearen pieza danak koipeztatuko ditugu Googleko lehen postuetara heldu dadin.

Sotora jeitsi