Paperezko Kontzertuak: Anje Duhalde (Zarautz)

Errobi taldeko kide izan zen kitarrajole lapurtarra historiko bat da euskal panoraman. Bakarlari gisa aritu zen Errobi amaitu ostean, eta amerikar kutsuko folk-rocka landu du.

John Hiatt eta gisako musikari nashvilledarrak eredu, nortasuna mantentzen jakin duen dinosauruetako bat da Duhalde. Eta berarekin hizketan aritu eta Unplugged saio eder batez gozatzeko aukera izango dugu Paperezko Kontzertuen lehen saioan.