Paperezko Kontzertuak: Napoka Iria (Zarautz)

Elgoibarko bikotea. Pertsonala oso, eta kasik aurkezpenik behar ez duena. Euskal musikagitza berriaren bandera daramate doazen lekura doazela eta euskal indie musikaren bozeramaile bihurtu dira azken denboran. Haien ‘Arnasten ikasteko berriz’ lanak izugarriko arrakasta izan du.

Formatu ezin hobean izango ditugu Garoan, liburu artean, musikaz gozatu eta elkarrizketa intimista izateko. Nekez aurkituko dugu aukera hoberik bikote hau deskubritzeko, guztiz.