Paperezko Lagunak irakurle taldearen aurkezpena

Urteroko legez, aurtengo ikasturtean ere bi irakurle talde izango ditugu. Bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Euskarazko taldea Alex Gurrutxaga literatur kritikoak gidatuko du, eta gaztelaniazkoa Patricia Gete liburuzainak. Garoak zarauztar oro animatu nahi du taldeotan parte hartu eta literaturaz gozatzera, lagun artean. Hori baikara: lagun taldea, guztiaren gainetik.

Lagun taldea lehenengoz elkartzeko aurkezpen irekia egingo dugu.