"Paperezko lagunak" irakurle taldearen aurkezpena

Hilabetean behin elkartu eta lagun giroan irakurritako liburuei ertz ezberdinak ateratzea gustatuko balitzaizu.

Liburuak irakurriaz dibertitu eta literaturaz solasean goxo-goxo jardutea plan polit bat dela iruditzen bazaizu, irakurle taldean baduzu zer kontatua.

Jon Benitoren gidaritzapean, eta Garoako sotoa egongela hartuta, irakur talde txiki eta polit bat osatu nahi dugu. Irakur taldearen berri gehiago nahi izanez gero, hurbildu zaitez datorren ostegun honetan Garoara eta te bero-bero batera gonbidatzen zaitugu.

Paperezko lagunen aurkezpena: Irailak 20, arratsaldeko 19:30etan Garoa liburu-dendako sotoan.