"Proposamen Italiar Bat"

Denboraldia hasi eta "Paperezko Lagunak" irakurle kluba aurkezteko, proposamen italiar bat daukagu. Bi euskal idazle gonbidatu ditugu bi egile italiarrez hitz egitera.

ANJEL LERTXUNDI ETA IÑIGO ASTIZ, SANDRO PENNA ETA EUGENIO MONTALE

Poeta italiarrez, haien poesiaz, itzulpenaz, eta abarrez hitz egingo dugu biekin, eta poema batzuk irakurri ere bai. Horixe proposamena. Luxua.