Hatsaren kulunka (Herta Müller), Paperezko Lagunak

Hatsaren kulunka, 2009an Literatura Nobel Saria eman zioten Herta Müllerrek (Nytzkydorf, Errumania. 1953) idatzi duen azkeneko eleberria da, euskaraz aurki dezakegun bere lan bakarra.

Müllerrek eleberri honetan Bigarren Mundu Gerra ondoren nazismoarekiko zer jarrera hartu zuten kontutan hartu gabe Sobiet Batasunera deportatu errumaniarrek sufritu zutena salatzen du. Bere amak ere bost urte eman zituen haietako lan esparru batean. “Gai honi buruz idatzi nahi izan nuen beti...Lekukorik gabe geldituko ote nintzen beldur, Oskar Pastiorrekin (idazle alemaniar errumaniarra, Herta bera bezalaxe) hizketan hasi nintzen. Ucraniara joan ginen, lan esparrua egon zen tokira” .

Oskar Pastiorrekin eginiko lanarekin eta jasotako testigantza guztiekin osatu zuen Müllerek eleberri hau