Presentación del libro Hitzen Itzala, Martin Etxeberria

El lunes 3 de diciembre, a partir de 18:00 de la tarde, Martin Etxeberria, padre, presentará su último libro de ensayo Hitzalen Itzala.

Ezohiko saiakera liburua idatzi du Martin Etxeberriak. Detektibe eleberrietako ikertzaileen moduan, itxura batean garrantzia gutxikoa zirudien ñabardura bati heldu dio –XVI-XVII. mendeetako liburuen sarrera gisara joaten zen “Dedikazionea”- eta hari mutur horri tiraka, mahai gainean ipiniko ditu Nafarroako konkistaren eta Frantziako erlijio guden aztarna, Etxauzko Bertranden eta Richelieu Kardinalaren arteko erronka, Tubalen herentzia edo Garibayren lekukotza, bi euskal idazle klasikoren hitzen atzeko itzaletan mendeetan ezkutatu den borroka ideologiko isila argitara ekarri arte.

Hitzen Itzala

Autor: Martin Etxeberria Zuloaga
Editorial: Gustav-eko Koadernoak
ISBN: 9788461616824

Ehiza arraro bat da honakoa: hildako bi euskal idazleen itzalak harrapatu nahian gabiltza. Axularren eta Ziburuko Etxeberriren errainuak, hain zuzen ere. Hitz gutxitan adierazteko, zera pentsatzen dut: bi mundu desberdin ordezkatzen eta aldarrikatzen dituztela bi idazle hauek. Mundu edo egoera berria Ziburuko Joannes Etxeberrik eta mundu edo egoera zaharkituagoa Axularrek. Beste gogoeta mingotsak ere sorrarazi dituzte niregan horiek guztiek. Izan ere, horiek horrelabadira, hor al dago, desberdintasun horretan al datza Etxeberriren kaltetan Axularrek hain “prentsa” on eta abegikorra izatearen arrazoi ezkutua?