SOTOKO IPUINA, Oihana Leunda

¿Cómo sucedieron los hechos? ¿Cómo transcurrió mi infancia? Las circustancias convertidas en proezas. Proezas selectivas. Oihana nos ofrece un viaje evocador al pasado. Al pasado convertido en presente. Os dejamos la introducción redactada por Oihana.

Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo ziren? Orain eta horrela gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.

Erakusketa hau Garoa liburu dendarako espresuki prestatua izan da. Garoak, nire iraganaren parte izaki, nire memorian ere leku zabala du. Eta hortik eratorrita, Zarauzko alde zaharrak, eta ingurutako haur nintzeneko oroitzapenek. Ariketa zehatz eta pertsonal hau, memoria kontzeptuari buruzko hausnarketan murgiltzeko abiapuntua izan da. Eta prozesu horren emaitza dira erakusketa honetako lanak, zeinak ikusle bakoitzaren oroitzapenen ateak zabaltzeko giltzak izan nahi duten.