Asier Serranorekin solasean: poesia eta musika

Ba al da idazle eta musikari batekin gelditu eta solastea baino amu hoberik Irakurle Klubei heltzeko? Ez noski! Horixe proposatzen digu Alex Gurrutxaga gure gidari eta artzaiak. Ikasturte berriko irakurle kluba ez da hasiko ezein libururekin, horren ordez egile bat izango du ardatz: Asier Serrano. Berarekin solastuko gara hontaz eta hartaz, jan edan goxoa lagun.

Zatoz! Sarrera libre da eta!