Kristalezko begi bat

Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan sentimenduen mosaiko bat zorroztasunez marrazten asmatu du Miren Agur Meabek. Paperezko Lagunak irakurle taldearen eskutik bere azkenengo lana "Kristalezko begi bat" aurkeztera etorriko da gurera idazle lekeitiarra.

Irakurleoi egia ezkutukoenak azaleratuko dizkigu idazleak kristalezko begirada baten bidez. Kristalezko begia du Miren Agur Meabek, eta horixe ardatz gisara hartzen du idazleak bere azkenengo lanean, "Kristalezko begi bat".

Etengabeko biluzte ariketa baten aurrean topatuko gara liburuan. Pintura tailer baten moduan idazleak kolorezko margoak hartu eta bere burua margotuko digu. Baino ez fisikoki, baizik eta gure barnean.

Paperezko Lagunak irakurle taldeak antolatuta Miren Agur Meaberen azkenengo harribitxiaren aurkezpena, "Kristalezko begi bat"

Bazatoz?

Kristalezko begi bat

Autor: Miren Agur Meabe
Editorial: Susa
ISBN: 9788492468447

Begi bakarra izatea defizit bat da, bistan da (harira dator hitz-jokoa, barkatu errazkeria). Horregatik, begi bakar batek halako bi balio ditu (harira dator esamoldea).