Presentación del poemario 'MAITASUNAREN INDARRA', Gabriel Korta

2017ko urtarrilaren 26an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Donostiako Garoa liburu-dendan, Gabriel Korta Rekarte poetak (Donostia, 1951) bere zazpigarren liburua aurkeztuko du: MAITASUNAREN INDARRA. Egileak berak argitaratua. Barnean bi liburu jaso ditu, Maitasunaren indarra eta Euripean egarri. Hor olerki trinkoak aurkituko ditugu, esanguraz eta sentimenduz beteak.


Ez dakit nola


baina maitatu


dio poetak.


Gabriel Korta errenteriarra poesiarako bizi da, eta eguneko ordurik onenak hari eskaintzen dizkio. Horrela izan da azken urteotan. Horren emaitza da argitara eman duen liburu fresko eta sakon hau: Maitasunaren indarra.

Liburuaren aurkezpenean Itziar Navarro Ibañez gitarra-jotzaileak lagunduko dio eta olerki batzuk kanta bihurtuta eskainiko dizkigu.


MAITATU


Ez dakit nola


baina maitatu


(gauza konplexua maitasunarena)


bizitza bezala



Maitasunak badu bere lurra


bere ilargia


hemen munduan


maitasunaren hiztegiak


denentzako dauka zerbait


maitasuna da indar handiena


maitasuna


maitasunak dauka


gauza eder bat


indar berezi bat


maitasuna deitzen dena


bihotz betea


bera da maitasun gorena


bihotz on bat harreman berezi bat da


maitatzen gaituztenentzat da txapela


Oi! Zorioneko maitasun


egunero behar dugun indarra


maitasunaren indarra