'Odei guztien azpitik' aurkeztuko du Nikolas Zendoiak

Nikolas Zendoiaren liburu berria da Odei guztien azpitik, Auspoa bildumaren eskutik argitaratu dena. Beste hiru liburu ditu lehendik argitaratuak bilduma berean: bertso-liburuak bi lehenak –Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005)– eta prosa-liburua, hirugarrena, Sasi guztien gainetik (2008).

Lan berriak aurrekoaren izenburuarekin joplas egiten badu ere, bertsoetara itzuli da Zarautzen bizi den bertsolari aiarra. Neurri, doinu eta estilo askotako 49 bertso-sail jaso ditu: arinak, sakonak; barregarriak, hunkigarriak; lagunarte-girokoak, sariketetara bidaliak eta sarituak batzuk…