Paperezko Lagunak irakurle taldea, "Gerla urte, gezur urte"

Liburu hau Fermin Irigaray, Larreko, euskal idazle eta sendakinak 1936-40 urte larrietan Iruñean idatziriko eskuizkribua da; argitaratu gabea zen.

Gerla urte, gezur urte aro zail eta ilun baten kronika hunkigarri eta bipila ez ezik, hertsitasun eta lanjer handien erdian izpiritu fineko euskalzale baketiar baten minak eta kezkak, aburu eta gogoeta interesgarriak ere biltzen dituena da.

Alex Gurrutxagaren laguntzarekin Larrekoren maila hobeki ezagutzen eta preziatzen saiatuko gara.