Paperezko Lagunak irakurle taldea, "Bihotz handiegia"

Sei ipuinek osatzen dute Eider Rodriguezen azken liburua, baina bihotz handiegi horrek bil ditzake guztiak: norberaren (gorputzaren) eta gizartearen arteko hartu-emana, edo hobeto esanda talka, baita istorio guztien gidaria.

Hala ere, ez pentsa sei ipuinetan istorio bera kontatzen denik, inondik inora. Sei kontakizun bitxi, ohiko, erreal eta irreal aurkituko ditu irakurleak, zein baino zein latzagoa.

Alex Gurrutxagaren gidaritzapean eta Eider Rodrigez idazlea present egongo delarik liburuaren nondik norakoak aztertzen saituko gara.