Edu Zelaieta. Kurtso hasierako errezitaldia. Paperezko Lagunak.

Irakurle estimatuok, : Uda atzean utzi ahala, udazkenaren plazer txikien bila abiatu gara. Enbata eta haize-kolpeen artean, zuek zarete ontzi honi bultzatzen diozuenak, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, ez baitu batere balio arraunlari onik gabeko lemazainak. Zuei esker helduko diogu aurten ere Paperezko Lagunen erronkari.

Badakizue irakurle taldea irekia dela, debaldekoa, eta nahi duena etor (eta joan) daitekeela. Hilean behin elkartuko gara, liburu baten aitzakian, eta gure asmoa da literatura irakurtzea eta hartaz (eta huntaz) hitz egitea, pixka bat ikasiz eta asko gozatuz. Solasaldiak hilaren hirugarren ostegunean izaten dira normalean, iluntzeko 19:30ean, GAROAn. Denboraldi honetako lehen irakurketa urriaren 18an izango da: Chyntia Ozick-en Xala.

Denboraldia indartsu hasteko, ordea, hitzaldi-solasaldi bat prestatu dugu. EDU ZELAIETA idazlea gonbidatu dugu poesiaz, musikaz eta beste hainbat kontuz hitz egin diezagun. Urriaren 5ean (ostirala!), iluntzeko 19:30ean izango da GAROAn.

Poz handia emango liguke hantxe berriz elkar ikusteak. Hala izango delakoan, jaso besarkada bana,

Alex Gurrutxaga

p.s. Asko eskertuko genizueke mezu hau adiskide, etsai eta amoranteei bidaltzea.