Amona eta beste hamar liburu aurkezpena, Ander Izagirre

"Mi abuela y diez más", Ander Izagirrerena, Realari buruzko liburu handienetako bat da, bai eta realzaleen belaunaldi oso baten erreferentziazko liburua ere. Otsailean, liburu txiki handi hori euskaraz ere argitaratuko zen "Amona eta beste hamar" izenburuarekin, RealSocialismo kolektiboaren lankidetzari esker.

Taldeko lana izan da beraz. Realsocialismo! elkartekoek piztu eta babestu zuten asmoa. Julen Gabiriak egin du itzulpena (Beruna patrikan itzuli zuen bezala), Libros del K.O.k kaleratu du eta oraingoan Garoa liburu dendan aurkeztuko dugu Zarautzen.

Egileak liburuaz jardungo du Realsocilismoko kide den Mikel Iturriarekin batera.