Han ez banengo bezala. ´´Paperezko lagunak´´ irakurle taldea.

Eleberria 1992.urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria.

Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola antzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak...Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena.

Betiko moduan, Alex Gurrutxagaren gidaritzapean burutuko da solasaldia.