"Nik sinisten dizut" Samara Velte

Hiru urte joan dira 2016ko sanferminetatik. Baina, hala ere, denek dute gogoan orduan gertatutakoa. Nola bost gizonek emakume bati eraso zioten, eta eraso hark eragindako haserrea. Haserrea, ordea, amorru bilakatu zen epaitegiek bortxaketa zena abusutzat jo zutenean. Gertakari haiek oinarri hartuta idatzi du Samara Velte kazetariak Nik sinesten dizut liburua, bortxaketaren kultura aletu, ulertu eta desagerrarazten laguntzea helburu duena.

Liburua idazteko hainbat adituren laguntza izan du Veltek, hasi mugimendu feministako kide batzuekin eta unibertsitateko zenbat irakaslerekin bukatu.

Zarautzen mugimendu feministako kideekin batera aurkeztuko du liburua, bidaide moduan Katixa Olaizola izango du Samarakliburu-dedan.

Bazatoz?