NEREA LOIOLA - AZKEN LANHUTARRA LIBURU AURKEZPENA

Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela.Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhutar bat. Azken lanhutarra. Miloika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko...

Nerea Loiolak aurkeztuko digu liburua eta bidaide moduan Uxue Alberdi egongo da gurekin. Animatzen zara urteko lehenengo aurkezpenera? Gu bertan izango gara.