´´PAPEREZKO LAGUNAK´´ IRAKURLE TALDEA - NEGUKO ARGIAK (IRATI ELORRIETA)

Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia datoz eta badoaz. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak barnebiltzen dituen eleberria dugu.

Eleberri honetaz gozatzeko aukera izango dugu dendako sotoan Alex Gurrutxaga gidari moduan izanik.