´´PAPEREZKO LAGUNAK´´ IRAKURLE TALDEA - AMEK EZ DUTE (KATIXA AGIRRE)

Katixa Agirrek bere azken eleberrian amatasunaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanaz egiten du gogoeta, intrigazko hari baten bidez: ama gazte batek bere haur txikiak hiltzen ditu, ageriko arrazoirik gabe.

Idazle protagonista bere lehenengo semea erditzeko momentuan emakume hiltzailea ezagutzen duela konturatzen da. Ordutik, kasu horrek obsesioa sortzen dio eta horretaz idaztea erabakitzen du. Honetaz, eta gehiagoz, jardungo dugu irakurle taldean Alex Gurrutxaga gidari izanez.