ITXARO BORDA ETA IBONRG ´´BUZTINEZKO ETORKIZUNA´´

Mundu psikotiko batean bizi gara. Eroak daude boterean. Noiztik gara horretaz ziur? Noiztik dugu errealitate hori etsai ? Eta…Zenbat gara jakinean ? Philip K. Dick-en aipu horretatik abiatzen da Itxaro Borda testu distopiko eta apokaliptiko honetan barneratzeko. Plastikoaren kosmografia, lurraren amiltzea erabiliko ditu ahoan iragarle totelak. IbonRG musikaria izango du ondoan, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.

Zarauzko Kibizta LGTB+ sareak ´´Literatur kibiztak´´ izeneko emanaldiak antolatu ditu. Hilabetean saio bat egitea da asmoa. Lehenego emanaldia Itxaro Borda eta Ibonrg-ren ´´buztinezko etorkizuna´´ irakurraldi musikatua izango da.