Paperezko lagunak: 'Baita hondakinak ere'

Iñigo Astizen azken lanari egingo diogu hozka euskarazko irakurle klubaren edizio berri batean.

Baita hondakinak ere poesia liburua Susa argitaletxearen eskutik argitaratua izan da. Euskal Herria edota belaunaldien arteko harremanei buruzko gogoeta mamitsuekin batera topatuko ditu irakurleak hozkailuek, aurikularrek eta irakurritako liburuek osatutako eguneroko mundu harrigarriak.

Bazatoz?