'Zinez maite dugu Julio', Cortazarren antologia apetatsua hizpide

Cortazar handia jaio zela mendea igaro dela probestuz, eta ospatzea ez delako nehoiz sobera, hilabete honetan, irakurle klubean, Txalaparta argitaletxeak kaleratu 'Antologia apetatsua' izango dugu mintzagai. Argitaratu egingo gara Trinitateko mihisean, sotoko frexko upategitsutik aterata. Kalea hartuko dugu, eta literaturaz bete. Ba al da plan ederragorik ostegun iluntzerako?