Del interés del arte por otras cosas

Uda amaierako opari bat izan zen. Idazle, poeta eta lagunak egindako oparia. Zarauzko Liburu Azokan lanak amaituta eta liburuak kaxetan sartzen ari ginen berriz ere liburu dendara eramateko. Kolega guztiak agurtzea derrigorrezkoa astebeteko lanen ondoren. Keparen salmahaira gerturatu bostekoa eman eta kaxatxo batetik liburu bat atera zuen: hau hiretzat, irakurri, gozatu eta laister arte!

Ohitura dudan moduan liburuari nire marrazkitxoa egin eta erreferentzi bat markatu nion, “Kepak oparitua, 30-VIII-09 Zarauzko Liburu Azoka”.

Opari berezi bat zen eta atentzio haundiz irakurri behar nuela zin egin nion nire buruari. Ezin zuela kasualitatea izan standean zituen liburu guztien artean berak zalantza izpirik gabe “Del interés del arte por otras cosas” liburua aukeratu eta niri erregalatu izana. Errespetua zor nion lagunari eta berak idatzitakoari.

Artea gai nagusi izanik habitat egoki bat bilatzea beharrezko nuen irakurketrako. Museo edo erakusketa ezberdinak bisitatzen nituen bitartean irakurriko nuela erabaki nuen, sekula ere ez etxeko beroan, ez liburu hau behintzat. Artelanak parez-pare behar nituen poetak oparitutako liburuan are gehiago murgiltzeko. Opariaz inoiz ez bezala gozatu nahi nuen.

Bi hilabeteren ondoren eta hainbat museotako artelanen aurrean irakurri dut liburua. “Abandono” lehenengo idazkia Anish Kapooren 15 metroko 76 esfera zilarreztatuen aurrean irakurri nuen Royal Academy of Arts-en. Zinez, Kapooren eskulturek gizarte aldaketa konstanteak irudikatu nahi duten bezala deskribatzen dute Kepa Muruaren idazkiek artea. Iturri berdinetatik edaten duten poetak dira biak. Azkenengo “Zozobra” izeneko erreflexioa aldiz, Miroslaw Balkaren espazio ilunaren Miroslaw Balkaren espazio ilunaren parean, Tate Modernen.

Idazle zarauztarrak modu intimista batean eraldaketa prozesu batean dagoen errealitate artistiko bat desbribatzen digu, artistaren errebeldia, kritikaren papera, bitartekariaren merkantilismoa edo ikuslearen pertzepzioa eta gustoak denboran zehar izaten dituzten aldaketen berri emango digu.

Liburua 212 orrialdez osaturik dagoen artelan bat da eta museotako zuzendari bat baino gehiagori errespetu osoz gomendatuko nioke aukeran erakusketa hobeto ulertzeko eskaintzen dizkiguten walkie talkie edo antzeko pinganilloen ordez “Del interés del arte por otras cosas” irakurketari keinu txiki bat egin eta Kepa Muruan liburuaren berri emango balute. Niri behintzat, oso baliagarria izan zait artea ulertzerako orduan.

Kepa mila esker harribitxi honegatik, plazerez beteriko irakurketak izan dizkiat!

Oharra: Ez dut ukatuko irakurketan gehiago murgildu asmoz liburua museo ezberdinetan irakurri izanak “frikismo” puntu bat ez duenik, baina bost axola niri! Orain New Yorkera eramango nauen hegazkin batera sartzera noa eta esku artean Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” liburua daukat. Bidaia antolatu nuen ahala erabaki nuen zein liburu irakurriko nuen hegaldian.

Del interés del arte por otras cosas

Egilea:
Argitaletxea: Ellago ediciones
ISBN: 9788496720213

El arte abandona el artista. Lo que ayer era alguien, hoy no sirve tanto... El arte cambia de formato y de tejido, de cuerpo o de coraza, porque cambia la mirada del espectador

kepa-murua   ellago-ediciones   poesia