El oro del conserje

Ez izan zalantzarik. Idazleak liburu bat gomendatzen badizu, fidatu zaitez. Iñaki Zubeldia bada idazlea aldiz, are gehiago. Arrazoia? Emandako gomendioekin beti asmatu ohi duelako, eta batez ere, gauzak diren moduan esaten dituen horietako bat delako. Ez pentsatu bi aldiz eta idazle ikaztegietarraren erreseina irakurri ezazu. Gero zuk erabaki, baina guk ez dugu zalantzarik.

Aseguru konpainia bat krisi larrian sartuta dago. Zuzendaritza taldean ustez jende prestua dago, ondo ordaindua, baina ez dute enpresa gora ateratzen. Gero eta beherago doa, amildegirantz, konpainia. Atezaina hiltzean, gizon kaskailu eta ezjakin itxurako bat sartzen da haren lekuan. Eta inork eskatu gabe mundu guztiari aholkuak ematen hasten da, baita zuzendaritza taldekoei ere, modu lotsagabean, eta denak aztoratzen ditu. Hasiera batean, iseka eta mespretxua jasotzen ditu Prosperok (horrela du izena atezain berriak), ezjakin eta mileurista ziztrin bat bezala hartzen dutelako: oso gutxi irabazten du, 990 € garbi. Hala ere, berak garbi uzten die bera dela gehien irabazten duena. Horretarako zenbat irabazten duten eta zenbat gastatzen duten ikusteko auditoria bat egiten die besteei eta bera da dirua aurrezten duen bakarra, besteak kredituen mende bizi baitira, aurrezteko ahalmenik gabe. Berehala “urrezko aholkuak” banatzen dituen atezainaren fama hartuko du lantegian eta enpresako goi karguek eta maila ertainekoek ere haren aholkuak eskatuko dituzte. Eta horrela, atezainaren azpilanak lortzen du enpresa berriro bide onean jartzea eta errentagarri bihurtzea.

Iñaki Zubeldiaren iruzkina

Oso liburu berezia eta atsegina egin zait niri. Itxura batean auto-laguntza edota auto-formaziorako liburu bat ematen du, baina horrez gain hari narratibo interesgarri eta intrigaz betea mantentzen du, ezusteko eta guzti. Hasiera-hasieratik, interes handiz irakurtzen hasten zara eta tentsio hori oso ederki mantentzen du nobela baten itxurako hari narratibo bizi batekin. Liburu xumea da, erraz irakurtzen dena eta zapore gozoa uzten dizuna ahoan.

Horrez gain, esan behar da hainbat balore eta ikaskizun oso ondo txertatuak daudela hari narratiboaren barruan. Gaurko balore axaleko eta funtsik gabekoen aurrean, bizitzarako hainbat gauza eta jarrera garrantzitsu aurkezten zaizkigu istorioaren barruan, benetako baloreen eta ganorazko gauzen balioa hobetsiz eta goraipatuz.

El oro del conserje

Egilea:
Argitaletxea: Editorial Planeta
ISBN: 9788408081036

La vida no empieza después del trabajo. Mientras se encuentre usted aquí, ésta es también su vida. Siéntase en su casa y haga que sus empleados se sientan de ese modo, con responsabilidad, desde luego, pero como parte de una gran familia.

inaki-zubeldia   planeta   oro-del-conserje