Komuneko paperean idatziak komunean irakurtzeko

Egunkarietako gehigarriak, buzoiko propagandak, postalak edo bankuko fakturak... Zeinek ez du ezer irakurri komunean? Komunak beti izan dira irakurketara loturiko espazioak eta horrela izaten jarrai dezan proiektu berritzaile batean parte hartu dugu. Komuneko paperean idatzitako poemak komuneko paperean inprimatua eskaintzen dizkizuegu, egunero laztantzen zaituen paper leuna euskarri literario bihurtuta.

“Komuneko paperean” ikuskizuna bi anaien arteko poesia errezitaldi intimista bat da. Imanol Epeldek bere blogean idatziriko poemak hartu, eta Mattin anaiak musika jarri zien, ikuskizun erakargarri bat sortuz. Seguraski zuetako askok zuzenean ikusiko zenituzten bi anai zarauztarren emanaldiak.

Oraingoan aldiz ikuskizunak forma berri bat hartu du, paper bihurtu da. Guztiz erakargarri iruditu zitzaigun Imanolek komunean bizitakoak papereko komunean irakurtzeko aukera eskeintzea. Hau aurrera eramateko bi komunzale gehitu gara Epelde anaiei, alde batetik, Ithaka design diseinu lan guztiak gauzatu dituena eta bestalde, egaroa, edizio lanetaz arduratu dena. Proiektu bat komunean, gauza asko ditugu komunean.

Esan bezala, “Komuneko paperean” liburu biribilkia Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, abenduaren 6an eguerdiko 14:00etan. Hala eta guztiz ere, Komuneko paperean antzezlanaz gozatu nahi baduzu eta komuneko rollo batekin itzuli etxera, apuntatu zure agendatxoan hurrengo emanaldiak:

Imanolek dioen bezala hemendik aurrera, kakainean baino crak-ainean egingo duzu.

Irakurtzea behar dugu. Agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago.


garoa   liburu-azoka   durango   euskal-literatura   komuneko-paperean