Zer da liburu bat? (I)

Proba ezazue oinarrizko lau elementu hauetatik bat kentzen: autorea, editorea, banatzailea edo liburu dendaria. Berehala atzemango duzue erantzuna: irakurlearengana kate osoa ordezka dezaketen talde handiak soilik iritsiko dira. Talde handi hauek ordea, oraingoz, ez dute bat-batean katea eten nahi, oso argi baitute beharrezko garela. Euren interesa beste bat da: katea osatzen dugun lau elementuei sinestaraztea batak bestea baztertu eta ordezkatu genezakeela, eta lortzen ari dira.

Guk oso argi dugu, bakarrik ezer gutxi egin genezake, ez dugu ezer lortuko. Derrigorrezkoa zaigu argitaletxe eta liburu denda independenteen artean amaraun bat sortu eta elkarrekintzan jardutea.

Baratariarekin (Contexto multzoko argitaletxe independentea) amarauna josten hasi gara. Letrak eta gogoeta komunak atxikitu nahian Carola Moreno editoreak liburuari adiera berri bat ematen lagundu digu.

Hiztegiak dioenaren arabera liburu bat idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orri multzo bat da; orriak ertz batetik era desberdinez bat eginik egoten dira, liburuki ezberdinak osatu ditzaketelarik. Definizioa orain gutxi arte egokia izan bada ere, gaur egun zaharkitua edo faltsu bezala kontsidera genezake. Liburuak idatzizko jakintzaren transmisio bide bakarra izan dira. Gaur egun aldiz, liburuak bide berriak bilatu ditu.

Adin ertaineko ni bezalako irakurleentzat hiztegiak ematen duen definizioa bidezkoa izan liteke. Paperezko liburuak mendetan zehar antzeko ezaugarriak izan dituzte; eramangarriak eta maneiagarriak; merkeak, mekanikoki berregin daitezke eta denbora pasa bikaina eskaintzen dute.

Hatzen bidez pasatzen ditugun liburu orriak denboraren poderioz horitu egiten dira ilea zuritzen zaigun bezala eta inprimatu berri den liburu tintaren usaina desagertzen joaten da.

Liburuaren sortze prozesu guztiaren ondoren irakurleari kalitatezko produktu bat iristen zaio eta kasurik txarrenean, liburu eskas bat. Adibide bat jarri dezagun: Barataria bezalako argitaletxe txiki batera ehundaka eskuizkribu iristen dira munduko txoko guztietatik edozein hizkuntzetan. Irakurle profesionalek eta editoreek aukeraketa bat egiten dute, irakurketa ezberdinak burutzen dira kide eta “etsaien” laguntzaz. Behin argitaletxearen katalogoa osatuko duen liburua aukeratu ostean galbahea martxan jartzen da: itzultzaileak, zuzentzaileak, maketatzaileak eta diseinatzaileen aiutariz hasierako idatziari forma ematen zaio liburua inprentara bidali aurretik. Behin liburua inprimatu ostean, banatzaileak liburua liburu-dendetan banatuko du. Azkenik, liburu dendariak (irakurlearekin harreman zuzena duenak) gomendatu egingo dio bezeroari liburua. Kritikak eta hedabideak ere errekomendazioan berebiziko garrantzia dute.

Prozesu guzti honek denbora eta jardun handia eskatzen badu ere, arrakasta duten liburuak gutxi batzuk dira. Liburu denda txikiek eta sarritan handienek ere, izugarrizko arazoak dituzte liburuak aukeratzeko orduan, liburu nobedadeen joan etorria amaigabea da, salmahai eta apaletan ez dago lekurik argitaratu berri diren liburu oldearentzat.

Baina zer gerta liteke ebookaren ezarpenarekin merkatuan?

Ezbairik gabe gauzak aldatzen ari dira eta belaunaldi berriak pantailaren aurrean irakurtzera ohitu dira. Etorkizun gertuan irakurketa digitala ahalbideratzen duten gailuen salneurria jaitsi egingo da eta aparailuen prestazioak handiagotu egingo dira. Ebookak prezio murritzago bat izango dute liburuekin alderatuz gero eta gailu txiki soil batean idatzizko jakintza guztia bilduko da.

Baina non dago arazoa? Esandakoaren arabera poztu egin beharko genuke antzeko tramankuluen presentziarekin, baina, zalantzak sortzen zaizkigu eta honako galdera hauei erantzutea beharrezkoa iruditzen zaigu liburugintzan dihardugunoi:

  • Zer da liburu elektroniko bat?
  • Nola iritsiko da salmenta puntura?
  • Zein arduratuko da irakurleari aholkuak emateaz aurreikusgarria den liburu oldearen aurrean?

Lehenengo galderari autore eta editoreek erantzun beharko genioke liburuaren bir-definizio batekin, aspektu materialak alboratu eta berezko definizio berri bat emanez: liburua idatzizko testu oro da, autore batek edo ezberdinek sortua, zuzendua eta editatua, testu koherente eta eskurakor baten irakurketarako.

Gainontzeko galderak orain arte behintzat liburugintzan bitartekari lanak egiten dituztenek erantzun beharko dituzte: banatzaile eta liburu-dendek."

Carola Moreno. Barataria argitaletxea.

Irakurtzea behar dugu. Agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago.


etorkizuna   liburua   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   argitaletxeak