Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere

Arraro xamar sentitzen gara urte terdiko isiltasunaren ostean post bat idatzi nahiean. Denbora guzi honetan gauza asko gertatu dira. Etxeko hautsa harrotu duen gene madarikatu batek bete-betean izorratu gaitu. Atzerabueltarik gabe, isilik geratu gara, mutu.

Denbora luze honetan Garoak bere esporak eman ditu. Errelebo naturala gertatu da eta gauzak horrela, indar berriekin itzultzen gara. 1973. urtean ernatutako Garoa, kimatu berri dugu eta ohiko liburu-dendari beheko solairuan SEO batek zuzentzen duen arte galeria bat erantsi diogu. Liburuak, artea eta prozesamenduari lotutako proiektuak.

Bidaia hasi ahala konturatu gara gurasoen betiko aholkua jarraitu besterik ez dugula egin: aske izan zaitezte. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.


garoa