Paralisi Zerebrala dut baino ez nago gaixorik

Hau izan da 2012 urtean Enekok eta Imanolek irakurri dugun lehengo liburua. Liburuxka hau ez du Seix Barral argitaletxeak argitaratu, ez Blackie Booksek ez eta Acantilado argitaletxeak. Liburu hau Budyk argitaratu du. Liburu hau Budyk kontatzen digu. Budyren bizitza da liburua. Budyk paralisi zerebrala du baino ez dago gaixorik.

Askori 2012 urteko lehen irakurketak Olentzerok ekartzen dizkigu. Jende asko izango da Frédéric Beigbeder-ekin Lafiteniako hondartzan birikak aire freskoz betetzen, Indian zehar Steve Jobs bidailagun izanda LSD efektupean edo Alberto Olmok pasatako pasahitzari esker Danielen mailak irakurtzen. Fikzio ala ez fikzio (berdin zaigu) istorio guzti hauek mundu ezezagun batera gerturatzen gaituzte, pertsona eta pertsonai berriak aurkezten dizkigute. Batzuk mundu mailan ezagunak, beste batzuk aldiz guztiz anonimoak, denek dute izen eta abizen bat. Guk urtea Budy ezagutzen hasi dugu.

Zarauztar bat baino gehiagok ezagutuko dute Budy, ez zen gure kasua. Ez genuen ezagutzen baina ezagutu berri dugu bere istorioa. Bere bizitza lehen pertsonan kontatua. Gure eguneroko buruhauste berdinak dituen pertsona batena. Gutako edonork erabiliko luke Budyk hautatu duen kapitulu eskema bere istorio propioa azaltzeko. Budyk bere bizitza bizi du, paralisi zerebrala du baino ez dago gaixorik.

PD: Muxu haundi bat eta mila esker Budyren amari Garoa liburu-dendara Budyren burruka hurbiltzeagatik. Eta berea noski.

Tengo parálisis cerebral pero no estoy enfermo

Egilea:
Argitaletxea: Budy
ISBN: 9788492413980

Esta es mi historia. Mi vida. La vida de un chaval con P.C. (parálisis cerebral) al que le ha fallado el cuerpo, pero no la cabeza.

jasone-osoro   budy