Gottland, Mariusz Szczygiel

Maite dugu Txekoslovakia. Maite Praga. Maite Kafka. Maite 69ko udaberria. Maite dugu bere historia, desiratzen dugu. Eta maite guzti hauek liburu batean batzen baditugu, nola ez, maite dugu Gottland.

Mariusz Szczygiel, bere ipuinak kokatzen diren momentu historikoan beste abizen batekin sinatu beharko lukeen idazle poloniarra, Txekiar Errepublika Gottland bezala aurkezten digu. Dokumentazio lan bikain bati esker Txekoslovakiako azken mendeko pertsonai eta istorio krudelak oparitzen dizkigu, Tomas Bataren Moraviatik hasi eta Franz Kafkaren iloba ezezagunaren Pragara iritsi arte.

Gottland, 2009. urteko europar liburu izendatua, ipuin sorta zoragarria, errealitatea eta fikzioa elkarrekin bizi diren lurralde magikoa. Gottlandek maite dugun Txekoslovakia dakarkigu. Praga Kafkaren kamisetez haratago. Iñigo Astizek Souvenir olerkian dion bezala, Gure Praga.

Liburuen erreseinak liburuak bezala sinatuko balira, jada pentsatu dugu nori eskeini gure erreseina:

Frano Prochazka,
Izendun anonimoa.

Gottland

Egilea:
Argitaletxea: Acantilado
ISBN: 9788415277417

Desde su ventana pudo ver durante ocho años <<el mayor monumento a Stalin del mundo>>; su casa era la primera de la primera fila. Ahora tiene vistas al hotel Intercontinental.

acantilado-argitaletxea