Urte bat lauoinka

Gure haragitzearen lehen urtea. 39 kandela kajoian gorderik eta bakar bat pizturik duen tarta. Liburu-denda berri honen lehen urtebetetzea ospatu dugu, eta iada esnezko hortzekin eta lauoinka, kosk egiten hasteko prest gaude, eta nola ez, zuekin zorion tarta hau elkarbanatzeko asmoa dugu.

Oroimena krudela da. Ez gara oroitzen gure buruaz kabu ez garen lehen hilabeteetaz. Inor ez da gogoratzen bere takataz edo bere burua lauoinka ibiliaz. Autosufienteak garen garaiak bakarrik gogoratzen ditugu. Hau honela izanik, letrei eskerrak, nola ez, ez dugu ahaztu nahi erremerziatzeaz Jose Luis Lasari, Ramon Aranzabali, Jon Arangureni, Angel Urangari, Legorburu anai-arrabei, Inesa eta Karmele Jaiori, Lorentxo Portularrumeri eta Imanol Urdampilletari soto erditu-berri hau hezitzeagatik eta Anduri, Concetta eta Miriami, Itziar Zigari, Mari Luz Estebani eta Alvaro Gurrea kortsarioari gure lehen urte honetan bidea erakusteagatik. Yoseba Peñari asteazken honetan Hodeien Adorea aurkeztu ostean emango diogu bostekoa eta esker ona.

Eskerrik asko. Kostatu zaigu guztietaz bata bestearen atzetik gogoratzea baina ongi asko gogoratzen gara bakoitzarekin pasatako momentu ederretaz.


garoa   etorkizuna