Hilko ote da behingoz nire liburu-denda!

Noiz edo noiz irakurtzen dugu, eta twitteatzen dugu, ezezagun batek idatziriko penak liburu-denda berri baten itxieraren aurrean. Oso coola da liburu-denden maitale izatea, baina baita pentsamentu nihilista bat eskatzea ere. Sinisten dugu liburudendarietan? Sinisten liburu-dendetan? Zergatik joan liburu-denda batetara Amazon egonda? Militantziaz bizi behar al dugu?

Jende askok hitzegiten du liburu-denden etorkizunez. Askok hitzegiten dute liburu-dendeenganako maitasunaz. Gaur, ordea, maitasun hau zalantzan jarri beharrean gaude. Maitasuna bat al dator liburu-dendariaren sentimentuekin? Zein amodiok betetzen gaitu? Amonarenganako maitasun bat nahi dugu, dozenaka aldiz zenbat urterarte iritsiko den kalkulatu dugun amonarenganako estimua, edo nahiago dugu nerabe baten desio sexuala? Pizten al dugu gure bezeroengan desiorik? Konformatu beharrean al gaude, zahar-etxe baten gisan, bisitak jasotzen ditugun bitartean?

Gurpil-aulkian eserita jarraitu nahi badugu, pardela hankartean, jendearen liburu-dendenganako maitasunaz jarduten duten artikuluei begira argazki bilduma zahar bati moduan, jarrai diezaiogun azken orduaren zai eserita. Aldiz, gure bisitariei begietara begiratu eta liburudendara etortzearen abantailaz sinestarazi nahi badiegu, benetako arrazoiak emanez, has gaitezen biktimismoz beteriko lelo hauek alboratzen.


garoa   etorkizuna