Astebukaerako borroka: Scott Fitzgerald vs. John Dos Passos

Bi hauek aurrez aurre jartzeko ordua iritsi zen. Hiru partaideon lehen hitzordua. Azalduko dizuet. Astebukaera honetan 20. hamarkadako literaturan pulunpatu naiz, ez Ulysses bezalako lanetan, ez joder, baina bai gaur egungo egoera soziala (nonahiko krisia... ekonomikoa?) ulertarazten lagunduko didaten bi jeinu hauen eskutik. 29. urteko kolpea (kolpe ekonomikoa?) baino lehenagoko eszenatokiak.

Lehena: Scott Fitzgerald. Gran Gatsby. Ona. Filmari ez diot itxura honik hartzen, baina tira Leonardo di Caprio ateratzen da eta liburuaren ideia nagusia jasotzeko nahikoa izan daiteke. Gran Gatsby ondo dago baina honen ordez dendan dagoen beste liburu bat aholkatuko dizuet, Crack up. Scott Fitzgeralden inguruko liburua. Pertsonalki, Scott Fitzgeraldek idatziriko gutunak gomendatzen dizkizuet. Crack up idaztean The Jesus & Mary Chainen "Cracking Up" kantuaz oroitu naiz. Guztiz gomendagarria baita ere.

John Dos Passos. Banekien zer gertatuko zen. Honela hasten den liburu batek “tres gaviotas giran sobre las cajas rotas, las cáscaras de naranja, los repollos podridos que flotan entre los tablones astillados de la valla” flipatuta husten zaitu. “Joder!, ze ona!” pentsatzen duzu. Baina ez da berdina gertatzen 60 orrialdetik aurrera eta ikusita beste 400 orri geratzen zaizkizula poltsiko formatuan ba... utzi egiten duzu. Kaos Kreativori azaldu nion bezala, gaur egun herriko edozein dendetan entzun ditzakezun elkarrizketak dakartza liburuak, baina 100 urte lehenago, eta honek grazia egiten dizu, baina ezer gutxi gehiago. Nire Milan Kundera bezalakorik ez da pertsonaia ezberdinak paraleloan lantzeko orduan eta denbora estruktura ez linealek, Fitzgerald berak ere sarritan erabitzen dituen bezala, akabatu egiten naute.

Nork irabazi du lehen borroka hau? Ben Brooksek. Parre algara batzuen beharrean nengoen lehen zita horren ostean. Udara berotxua izango da eta zerbait freskagarriagoa behar dut. Miguel Noguera ere ez legoke gaizki.



idazleak   idazle-amerikarrak