Sortaldea Kultur Eremua

Sortaldea, lau puntu kardinaletariko bat. Kultura-sorkuntza eta dinamika kulturala, herri baten iparra. Garoan, beti sinetsi dugu zarauzko malekoiak, milaka eta milaka bisitari hartzen dituen lekuak, udan zehar, nolabait, literaturarekin, musikarekin, zinemarekin eta sormenarekin lotutako ekimenen erakusleihoa izan beharko lukeela, eta ostiral honetatik aurrera, erakusleiho hau zabalik izango da.

Uztailaren 6an sortaldetik ez da eguzkia soilik zeruratuko. Denon ilusio eta esfortzuarekin, herritarrentzako kultur eremu berri bat altzako da Zarauzko malekoian.

Udara honetan, liburua protagonista izaten saiatuko gara behin ere baino gehiago. Herritarrok hainbeste eskatu izan dugun kultur-topalekuak ateak irekiko ditu eta Garoa bertan izango da. Guk parte hartuko dugu eta zuri ere gonbitea luzatzen dizugu Sortaldean partehartzeko.

Joango gara Sortaldean ospatuko diren ekintzen berri ematen, baina nahiago dugu Sortaldearen webgunearen lotura utzi eta hau bisitatu ostean, Kultur Eremu bertan ikusten bagara elkar.

Irakurtzea behar dugu, agian orain eta hemen, inoiz baino gehiago.


garoa   sortaldea