Sortaldeako lehen asteko egitaraua

Badirudi eguraldiak aste honetan behintzat (behintzat edo ere, zuk aukeratu) ez digula toalla gainean etzanda lasai egoten utziko. Hala ere, udara honetan zarauzko malekoira hurbiltzeko arrazoi berri bat baduzu. Malekoiko sortaldetik edo sartaldetik, eta toalla eskuan hartuta badaezpada ere, hurbildu zaitez Sortaldea Kultur Eremu berrira. Hemen duzu aste honetako egitaraua.

Uztailak 10, asteartea:

18:00etan, Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari eta idazlearen hitzaldia: El nacionalismo lingüístico. Juan Carlos Morenok, hizkuntzetik abiatuta, nazionamismoaren inguruko kritika sakon bat egiten du. Bere esanetan, hizkuntzak, nortzuk garen eta zer sentitzen dugun jakiteko herraminta izateaz haratago, gatazka sorburu bezala erabiltzen dira. Nazionalismoan oinarritutako diskurtso askok terminologia pseudo-zientifiko batetaz baliatzen dira ezberdintasun politiko eta kulturalak legitimizateko eta zuritzeko erabiltzen dira.


· Uztailak 11, asteazkena:

17:00etan,Irrien Lagunak Klubaren eta haurrentzako Irria aldizkariaren aurkezpena, Porrotx pailazoa izango dugu Sortaldea Kultura Eremuan. Irrien Lagunak Kluba zer den kontatzeaz gain, klubak hilero argitaratzen duen 48 orrialde koloretsuko Irria aldizkaria aurkeztuko du.


· Uztailak 12, osteguna:

19:00etan, Pako Aristi idazlearen eta Mikel Markez kantariaren eskutik liburu aurkezpena: Plazer bat izan duk, BENITO!

Hainbat urtez bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.


· Uztailak 13, ostirala:

16:00etatik aurrera, Bob Marley Eguna ospatuko dugu. Egun osoan zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira: musika, artisau postuak, serigrafia, graffitilariak, gastronomia… artelariak.org taldeko Haritz Irureta eta Iban Lopez lagunek zuzenduta, hainbat gonbidapen eta ekimenekin.


· Uztailak 15, igandea:

Eta astea izteko, igandean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera artisautza tailerrak zuzenean. Agian ez gara beltzaranduko, baina ondo pasako dugula seguru!


zarautz   sortaldea