Sortaldeako asteko egitaraua, Uztailak 16 - 22

Galiziarren egunean beti giro ona egiten duela dio gure amonak (“eta extremadurarren egunian beti txarra!”) eta honela doakigu oraingoz astea. Giro onaren zale amorratu gara Sortaldean eta topiko honi hurbildu nahian, galiziar zinema izango da nagusi sortaldean ea zorte bera dugun. Eta zorteaz hitzegiten, larunbat arratsean Hasier Larretxea olerkaria izango dugu Zarauzko malekoian errezitatzen. Ez esan ez dugula zorte onik...

Uztailak 18, asteazkena:

22:00etan, Novo cinema galego. Galiziako Astearen baitan, eta Carballeira elkartearekin elkarlanean film emanaldia: Doentes (Gustavo Balza, 2011).

Uztailak 19, osteguna:

18:00etan, Novo cinema galego. Filma: A tropa de Trapo no País Onde Sempre Brilla o Sol.

Uztailak 20, ostirala:

22:00etan, Novo cinema galego. Filma: Vilamor. (Ignacio Vidal, 2012).

Uztailak 21, larunbata:

19:30etan, Hasier Larretxea idazlearen eskutik poesia errezitaldia eta liburu aurkezpena: Atakak.

Uztailak 22, igandea:

18:00etan, Artisautza Zuzenean: artisautza tailerra.


zarautz   sortaldea