Liburu-dendari ibiltari bihurtzen naiz

Zuhurtziagabekeria osoz, txiki txikitatik lortu izan dut nire gurasoak sutan jartzea nire ametsen berri ematen nien bakoitzean. Txikitatik ameslaria izan naiz eta amak garbi irakatsi zidan ameslari izateko bide motxenetako bat zein zen: liburu bat irakurtzea. Irakurketarekin nire istorio propioa sortu eta amets egiten nuen...

Gaur egun ni neu naiz liburu bat errezetatzen naizen lehena. Ez zaituztet engainatuko, irakurketarekin automedikatzea errazagoa da liburu-dendari zarenean. Gogor bidaiatzen dut eta egan egiten. Ihes egiten dut, askotan norbaitek hankak lurrean jarri behar izan arte.

Baina gaurkoan desiratutako amets berri batetaz askatuko naiz. Amets honetan gero eta gehiago sinesten dut “Librería ambulante" irakurri ostean. Erabakia dut: testuliburuen zoramena amaitu ostean, liburu-dendari ibiltari bihurtuko naiz.

Oraingoan, bakarrik eragingo diet pedalei, baina ez dut bakarrik bidaiatuko: zain dudan trizikloa bete eta testuliburuen kanpaina amaitzean herriz herri ibiliko naiz. Helmuga zehatzik gabe, liburuak gomendatzen eta liburuak ostatuagatik elkartrukatzen.

Nire baitaz haratago joateak txunditzen nau.


garoa   etorkizuna