Sortaldea: konpromisoei ilusioa darienean, erne egiten dira

Atzean utzi berri dugun azken uda sasoi honetan liburua elementu nagusi izan den espazio berri bati heldu nahi izan genion. Espazio bat bizitzea bertan jolastea omen da, espazioarekin jolastu eta espazioa jolaskide bihurtzea. Sortaldea Kultura Eremuan lortu dugulakoan gaude:

  • Herritarren aldetik kultura-sorkuntza gizarteratzeko eta herriko dinamika kulturala garatzeko espazioa: 8100 bisitari izan ditu Sortaldeak. Herritarraren aldetik kultur kontzientzia hartu eta kultura eremua ezagutzera eman da.

  • Eremu Kulturalari dagokionean, barne eta kanpo sinergiak sortu dira eragile soziokulturalen artean KULTURA dinamizatuz. 39 ekimen kultural 72 egunetan. Liburu aurkezpenak, poesia errezitaldiak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, zinematik... 572 ordu elkarlanean.

  • Kultur agente ezberdinen komunikazioa, zabalkundea eta sustapena.

  • 400 liburu baino gehiago maileguan. Zarauztik kanpo joan eta bueltatu diren liburu irekiak. Liburutegia osatzeko herritarrek utzitako 10 liburu kaxa.

  • Sortaldeako paretak jantzi dituzten 320 marrazki.

Sortaldea Kultura Eremuaren estreinaldiaren onarpen zintzo moduan erakutsitako sentsibilitatea suspergarri bat izan da. Hori dela-eta, ilusioz beteta bueltatuko garelakoan gaude hurrengo urteko uda sasoian. Konpromisoei ilusioa darienean, erne egiten dira.


sortaldea