Kultura Bonua nola eskuratu

Aurtengo Gabonetan ere Kultura bonua erabili ahal izango da Garoa Liburu-dendan. Zalantza haundiak izaten dira kultura bonua erosteko orduan, eta hauek argitu nahian, eman beharreko pausuak azaltzen saiatu gara bonua Zarautzen bertan erosi ahal izateko.

Kultura Bonua, Eusko Jaurlaritzak duela hiruzpalau urte martxan jarri zuen erosketa bonu bat da; 25 euro ordainduaz, 40 euroko balio ematen dio erabiltzaileari liburuak, musika edo sarrera ezberdinak erosteko. 15 euroko diferentzia Eusko Jaurlaritzak ateratako diru-poltsa batekin babesten da.

Bonua abenduaren 10etik urtarrilaren 18ra arte eros daiteke, beti ere lehenago ez bada amaitzen. Gomendagarria da ahalik eta laisterren erostea, aurreko urtean abenduaren 20rako amaitu baitziren.

Txartel bakoitzeko (visa, mastecard...) bonu bat eros daiteke gehienez, hau da, pertsona batek bonu bat baino gehiago eros daiteke txartel ezberdinekin erosiz gero (trukua).

Zarautzan kultura bonua erabiltzeko pausuak hauek dira:

  1. Internet bidez https://www.kutxasarrerak.net/janto/ helbidera sartu eta kultura bonoa aukeratu.

  2. Txartel bidez ordaindu eta helbide elektroniko bat ipini erosketa agiria jasotzeko.

  3. E-Maila jasotakoan Kale Nagusiko Kutxako bulegora joan eta bertan jaso kultura bonoa erabilitako txartela erakutsiaz.

  4. Garoara hurbildu eta kapritxo txiki bat hartu.

Arazorik edo dudarik sortu ezkero, etorri lasai Garoara edo idatzi mezu bat eta ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

Aprobetxa ezazue kultura bonua, merezi du eta.


bono-kultura-2012