Irakurketa frantsesak frantsesak ez direnentzat

Denbora gehiegi da gure blogean libururik ez dugula gomendatzen. Honen arrazoia ez da azkenaldian ez dela liburu gomendagarririk argitaratu. Argudio honen babespean ezkutatu ginteke baina ez. Egia esan ez geneukan idazteko gogorik, pereza ematen zigun, edo modu dotoreago batean esanda, gauza garrantzitsuagoak genituen egiteko. Neguan txaparroak gordetzen ditugun bezala gordeta geneuzkan baina badirudi berriz ere jazteko indarrak bildu ditugula. Hemen doazkizue frantziar idazle garaikide batzuen gomendioak. Bon appetit.

Liburu berri baten erreseinaren bat espero al zenuten? Azkenaldian gehien gustatu zaidan irakurketaren inguruan idaztea gustatuko litzaidake: “Manual de Saint-Germain-des-Prés", Boris Vain, Gallo Nero argitaletxea. Baina aukera hau ukatu beharrean nago ezintasun kroniko baten ondorioz. Googlen “Manual de Saint Germain des Pres” bilatzen baduzue, ni baino egokiago idazten duen jendearen erreseinak topatuko dituzue. Hala ere, liburu-saltzaileen semea naizenez, liburua gomendatzeko balorea badut. Boris Vianek 50. hamarkadako Camus, Sartre edo Jean Geneten auzoa aurkezten digu umorezko toke bikain batekin. Irakurri eta/edo oparitu ezazue.

Baina esan dudan bezala post hau idazle garaikideen inguruan datza. Ea ba, lehena. Beigbeder-Houllebecq-zaleoi Camille de Toledo ("En época de monstruos y catástrofes", Alpha Decay) eta Mathieas Enard ("El alcohol y la nostalgia", Mondadori) aurkeztu behar dizkizuegu. Ariel Kenig ere aurkeztu beharko genizueke baina Youtuben topatu dudan bideo hau ikusi eta gero, tipo honen ezer baloratzea oso zaila egiten zait. Akaso bera bezalakoa naizelako.

Katherine Pancol-en trilogia gustatu baizitzaizuen ("Los ojos amarillos de los cocodrilos", La esfera de los libros) edo Muriel Barberyren “La elegancia del erizo” (Seix Barral) akaso Delphine de Vigan aukera ona izango litzateke. Baina ez dut uste Katherine Pancol edo Muriel Barbery-zaleek blogak irakurtzen dituztenik. Ez dut ildo hau gehiago garatuko.

Akaso gomendatuko beharko nituzkeenak polizia-nobelak dira. Bazenekiten Fred Vargas emakumezkoa dela? Itzela iruditzen zait nola lantzen duen bere gizonezko detektibea. Eta Brigitte Aubert eta DOA? Apuntatu. Izen gehiago nahi badituzue Patriri galdetu (Polizia-nobelen eta Camilleriren groupie-a da, eskerrak 88 urte dituela...)

Irakurri ezazue Patrick Modianoren azkena ere, modan dagoen idazle frantziarra. “Primavera de perros/flores de ruina" (El Aleph) du izenburua bere azken liburuak. Oso ondo dagoela diote. Irakurtzeko dut.

Bueno, nahikoa idatzi dut. Indarrak gorde behar ditut. Zerbait berria gomendatu dizuet ezta? Ba listo. Ez naiz bere burua liburu denak amaierarte irakurtzera behartzen duen horietakoa, beraz post hau ere honelaxe laga dezaket.


idazleak   idazle-frantziarrak