El último tango de Salvador Allende

Oso zaila da, oso, lehen erreseina idaztea; Google-n bilatzear nago “aipamen bat nola idatzi”, edo beste liburu bat pasatzen utzi. Badira iada 2 urte Garoan lan egiten dudala, eta ez naiz gaur arte pausua emateko gai izan. Irakurri berri dudan azken liburuak aipamen berezi bat merezi du nire aldetik eta maila berean egotea espero dut.

Valparaisoko tailer zahar batean, zapatari anarkista batek Allende eta Rufino gaztetxoak ongi hezitzen saiatzen da, etorkizun batean presidente eta okin hurrenez hurren. Bizibide eta etorkizun ezberdin bat bizi arren, bi ikasle ohien etorkizunak Estatu Kolpea gertatu baino hilabete batzuk lehenago gurutzatuko dira.

Liburuan CIAko agente ohi bat eta bere alaba ere aurkezten dizkigu. Bikote honek iraganeko mamuak uxatu beharko ditu beraien etorkizuna berriz bideratu ahal izateko.

Baina ez dizuet liburuko pertsonaien berri bakarrik eman nahi. Garrantzitsuena, niretzat behintzat, liburuak duen gaitasuna irakurlea Txilera eramateko da. Tangoak entzuten hasi naiz, politikoak eta baita ere maitasunezkoak. Ez naiz “Doktorea” (Ezinen honegatik deitzen dio Rufinok Allenderi) adina fina izango, baina era berean hunkitzen garela ezango nuke.

Istorioak harrapatu nau, bertan esaten direnak eta nola esaten diren; Gizakion gabeziak aurkeztu, gure birtuteak jakitera eman eta bereziki gure akatsak onartu. Eta noski testuinguru historiko gogor eta erromantikoak, aspergaitz zaizkidan gaiak. Ez naute aspertzen oraingo gaiak baitira: Aliantza Bolibiarra eta edonora iristen den EEBB itzal iluna.

Lehen post hau liburua itxi berri dudan bezala itxiko dut, egia eta justizia Damoclesen ezpata bezara eroriko diren esperoan.

El Último Tango de Salvador Allende

Egilea:
Argitaletxea: Plaza Janes
ISBN: 9788401353284

Se afeita en seco y a la rápida con gillete, descuelga un saco de tweed y pasa a la biblioteca, donde agarra el fusil Aka que le obsequió Fidel Castro. Toma un buche de café frío en la penumbra de la cocina y sale a la rotonda, donde cuatro autos Fiat 125 azules y una camioneta calientan motores.

nobela-historikoa