"El azar de la mujer rubia" liburuaz

Manuel Vicent idazlearen liburu solteak irakurriak ditut, baina ez ninduen inork hau adina hunkitu, “El azar de la mujer rubia”, Alfaguarak argitaratua. Sarrera hau idazten dudan bitartean, nere buruari berretsi behar diot Manuel Vincenten talentu bikaina errealitate eta fikziozko eszenatoki bat osatzerako orduan. Ea gustoko duzuen.

Liburua Espainiako garai polemikoenetako batean dago oinarritua, Trantsizioan. Nola aldatu diren gauzak! Espainian trantsizio modeliko bat eman zela entzun dut txiki-txikitatik, eta orain badirudi gertaera eta iritsi publikoak beste era batetakoak direla. Esan dezakegu fenomeno berdinak eman dituela Espainiar erregetzak. Eta nola ez, klase politikoak, nahiz eta azkenaldian publiko egin beraien “B”igarren aurpegia, aspalditik dario ustel usaina. Ez dut uste ustelkeri hau gene(r/t)ikoa denik, ezta Vicent berak ere. Liburua irakurriz gero jakingo duzue zergaitik diodan.

Trantsizioaz Mendirekin hitzegin dudanean, zoritxarrez benetako politiko gutxi izan ditugula esan zidan, baina bazirela Suarez eta Carrillo bezalako politiko ausartak. Hala ere, liburuan ez da dena politika. Protagonistaren gaixotasuna kontatzen da sentsibilitate eta fantasia askorekin (fantasia beldurgarri batekin askotan). Suarez ezberdin bat ezagutuko dugu, memoriak hutsegiten dion Suarez bat. Liburuan bada detaile hunkigarri bat: Suarezek paper zati bat eramaten du beti poltsikoan. Bertan bere emazte ohiak hil baino lehen honakoa idatzi zion: “Nire bizitzako egun bakoitzean emakume zoriontsu egin didazu”.

Etorkizuna idaztea posible da beharrezko diren erramintak badituzu edo espero ez duzun kale-kantoi batean patua zain baduzu.

El azar de la mujer rubia

Egilea:
Argitaletxea: Alfaguara
ISBN: 9788420413167

“Señoras y caballeros, esto es lo que sucedió en un país llamado España o algo así, en un lugar de sol y moscas…”

manuel-vicent   alfaguara