Liburu-dendako kultur agenda datozen 15 egun euritsutarako

Bihartik aurrera datozen 15 egunetan euria barra barra. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Aterpe ederra izan daiteke liburu-dendakoa. Ederra da hurrengo 15 egunetako ekitaldi agenda, poesiaz eta paperez dator beteta, bai kanpotik eta bai barnetik. 40 lagunentzat dugu lekua.

Azaroak 13, 19:00 → 20:30 Aritz Mutiozabal trintxeraren beste aldera pasatuko da. Kazetari zarauztarrak Maiatz argitaletxearekin argitaratu berri duen "Gorren dantzalekua" poesia liburua aurkeztuko digu Sorlekutik ekimenaren baitan. Oraingoan, Aritz Mutiozabal ez dator bidaide moduan.

Azaroak 17, 11:30 → 13:00 Paperezko Kontzertuak, Anari. Aperitif musikatuak dira Paperezko Kontzertuak. Liburu artean egindako musika plaza bat. Entzuleak eta artista soil soilik. Lagun artean, eta ingurune intimo batean, musikaz gordin gozatu eta solasteko aperitifa Anarirekin

Azaroak 21, 19:30 → 21:00 "Paperezko lagunak" irakurle taldeak Intemperies (babes bila) eleberriarekin emango dio hasiera aurtengo kurtsoari. Egungo gizartean oso present dauden gaiak jorratzen ditu liburuak eta lehenengo bilkurak joko pixka bat emango duelakoan gaude. Lasai etorri lehenengo bilkura honetara eta ahal den neurrian liburua irakurrita. Ardoa eta urdaiazpikoa gure kontu.

Azaroak 28, 19:30 → 20:45 Koldo Izagirrek "Parisen bizi naiz" liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Susa argitaletxearekin atera berri duen liburua aurkeztuz.

*Informazio gehiago ekitaldi agendan