Lou Topet APP: musika taldea poltsikoan

Libururu dendako sotoan sortu zen musika banda baten lehenengo mugikorrerako aplikazioa sortzeko ideia. Garoa Web Consulting-eko garatzaile Jon Nikole Ercillak gidatuta, eta etxeko dugun Lou Topet taldearen 'Esnatu dira' proiektua medio, hasi dugu bidea. Ez baita hasi besterik egin. “Proiektua berria da, kontzeptu berri bat, eta zabalik dugu hobekuntzak sartzeko. Etengabe gabiltza gauza berriak proposatzen”, azaldu du Ercillak.

Izango dituen atalak

1- Taldea

Bertan taldeko partaideen inguruko informazioa topatuko du erabiltzaileak. Baita taldea nola sortu zen kontatzen duen BIOa.

2- 'Esnatu dira'

Mugikorreko aplikazioan ere entzungai izango dira Lou Topetek Garate estudioetan grabatutako 'Esnatu dira' laneko abestiak. Eta aurrerago argitaratuko direnak.

3- Prentsa

Atal honetan, prentsan/blogosferan agertutako erreportaje, elkarrizketa, albiste eta erreseña guztiak irakurgai izango dira eguneratuta.

4- Kontzertuak

Noiz da Lou Topeten hurrengo kontzertua? Non? Sarrerak non lortu daitezke? Zer eguraldi egingo du? Atal honek taldearen biraren berri emango du.

5- Entsegu gela

Eta azkena jartzen dugun atal hau da akaso berritzaileena. Entsegu gela birtual bat egin nahi izan du Ercillak APPan, taldekideek haien demo, proba eta bestelakoak musikazaleekin partekatu eta haien iritzia jasotzeko.

APP-a plataforma guztietan izango da eskuragarri; hala nola, Android, IOS eta Windows Phone.

Ziur Ercilla jaunak aurki emango duela post batean esperientziaren berri.


lou-topet   esnatu-dira