Inspirazioa ez da bi puntu elkartzen dituen bide motzena

Paul Verlaine, Rimbaud, Boris Vian, Scott Fitzerald... Hamaika dira jostun eta diseinatzaileren inspirazio iturri izan diren idazleak, eta noski, kontrako bidea ere oso ohikoa da. Idazleak inspiratzen dituzten diseinatzaileak.

Ideia hau landuz, PB29 online moda plataformako eta Garoa liburu-dendako kideok joan etorriko bidaia hau aztertzen ausartu gara. PB29n parte hartzen duten diseinatzaile guztiei liburu bat ezarri diegu, haien obra eta estiloari erreparatuz. Edoo agian liburu bakoitzari neurrirako diseinatzailea topatu diogu. Bidea beti bera da, inspirazioa.