Donostiako Paperezko Kontzertuen lehen hiruhilekoa

Bi hilabete beteko dira igande honetan, Grosen, Zabaleta kaleko 34. zenbakian, Garoa Kultur Lab zabaldu genuen San Fermin egunetik. Eta ospatzeko, Kutxa Kultur Festibalaren barne antolatutako Robert Ellisen paperezko kontzertua antolatu dugu. Igandekoa ez da aperitifa besterik izango hordea, urte osoan zehar izugarrizko programa izango baitugu gurean. Bihartxe aurkeztuko dugu Garoako lehen hiruhileko musikalaren kartel(tzarr)a. (urria/azaroa/abendua)

Inor indiferente utziko ez duten nazioarteko 3 taldez osatutako lehen hiruhilekoa aurkeztuko dugu. (Bihar arte itxaron beharko duzue taldeen izenak jakiteko, edo bestela pasa zaitezte gure dendatik eta belarrira esango)

Paperezko Kontzertuak, lehen hiruhilekoaren aurkezpena Non: Garoa Kultur Lab (Zabaleta kalea 34, Donostia) Noiz:Bihar asteartea, hilak 2 dituela, goizeko 10:00etan.